XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SALBADOR ZAPIRAIN Ataño - Zigorpean. Auspoa Liburutegia. Tolosa 1985

Gerra eta gerraondoari buruzko bigarren liburua da.

Gerrateko kronika gisa idatzi direnetan, berrogei urtean, alde batekoak baizik ez dute izan zerbait idazteko aukera eta diktaduraz bukatzean ongi da bestaldekoetatik kontatzeko bizi direnak zerbait esatea eta hau izan da Atanoren bete beharra.

Bigarren liburu honek ez du lehenaren emozio hura, bizitza bera jokoan zegoenekoa, baina kartzelako oinazeaz aparte gauza harrigarririk kontatzen digu.

Eta, berez, hein batean, Espetxeko negarrak zeritzanaren jarraipena da.

Ondarretatik Iruñeko San Kristobalera eraman zuten, eta zer zen bere harridura (70. orr. eta 83.en oraindik harriturik) sinets ezinik jarraituko zuen kapeillau baten predikuak: .

Bizaraingo San Markos eta Txoritokieta bitartean den Bordazarretik gazte mundura irtetzean bost urteko espetxea aurkitu zuen; beste mundurik ez, etxeko sukaldea, herriko maisua eta erretora, bere kondutaren etika eta moral markatzaile.

Oraindik etzekin bakoitzak berari komeni zitzaion neurrira zeramala Ebangelioa, eta bi liburuotan nabari denez hortikakoak zituen bere gogoaren ezbeharrak.

Han zen, San Kristobalen, 1938ko maiatzaren 22ko ihesa gertatu zenean.

Kapitulu hori du bizienetakoa.

Hori eta horren ondotik datozen erasoa eta ihesaren biharamuna.

Ihesaren ondotik, afusillamenduez gainera neurri gogorrak hartu zituzten.